TXAPELKETAZ, PODIUMEZ, MARKA PERTSONALEZ ETA ESPERIENTZIAZ BETETAKO ASTEBURUA!

700 KM-K BANANDUTAKO BI TXAPELKETA

Joan den asteburua emozioz eta emaitza bikainaz beteta egon zen Barrutia Atletismo Elkarteko atletentzat. Maila autonomikoan zein nazionalean lehiatu ziren, klubak bizi duen une deportivo bikaina erakutsiz. Oraingo honetan, atletak bi agertoki oso ezberdinetan aritu ziren: alde batetik Mahónen (Menorca), estatu mailako txapelketa batean, eta bestetik etxean bertan, Gasteizen, Euskadiko Sub18-Sub20 Txapelketan.

ESPainiako SUB20 5K TXAPELKETA – MAHÓN (MENORCA) 🇪🇸

Lehen hitzordu garrantzitsua Mahónen (Menorca) izan zen, bertan jokatu baitzen pistako 5 km-ko Espainiako Sub20 Txapelketa. Han, gure atletak, Noa Sanchok, 11. postu bikaina lortu zuen estatu mailan, eta gainera bere marka pertsonal onena egin zuen 18’17’’38 denborarekin.

Emaitza honek denboraldi osoan zehar Adolfo entrenatzailearekin egindako lan handia islatzen du, eta klubeko atletarentzat balio handiko esperientzia lehiakorra izan da.

 
 

EUSKADIKO SUB18/20 TXAPELKETA – GASTEIZ –

Bestalde, Gasteizen Euskadiko Sub18 eta Sub20 Txapelketa jokatu zen, eta bertan Barrutia A.E.-ko atletek berriro ere maila bikaina erakutsi zuten, podium ugari, finalista postuak eta marka pertsonal berriak lortuz.

TXAPELKETAKO PODIUMAK

Emaitzarik aipagarrienen artean, Ekain Hernando eta June Fernández de Pinedo Euskadiko txapeldun izan ziren Sub18 mailako xabalina jaurtiketan; Ekainek 47.78 m-ko MMPa lortu zuen eta Junek 33.89 m-koa.

Haritz Paciosek zilarrezko domina eskuratu zuen Sub20 mailako 110 m hesietan, 15’’85eko MMParekin (aurreko marka ia segundo erdi batean hobetuz). Bestalde, Celia Perrotek brontzezko domina lortu zuen Sub18 mailako mailu jaurtiketan, 39.92 m-ko MMParekin, aurreko marka 4 metrotan hobetuta.

Asier Minguezek brontzea eskuratu zuen Sub20 mailako hirukoitzean 12.94 m-ko jauziarekin (zoritxarrez hirugarren jauzitik aurrera lesionatu egin zen). Gainera, Eider Echevarria-Arteun hirugarren sailkatu zen Sub18 mailako 100 m lauetan, 12’’44ko markarekin, bere MMPtik oso gertu.

Domina-podium ugari horiez gain, gure atletek finalista postu eta marka pertsonal hobekuntza ugari ere lortu dituzte txapelketa osoan zehar:

  • Alazne Sanz (4. postua mailu Sub18)
  • Malen San Martín (5. postua mailu Sub18)
  • Eider Blanco (4. postua luzeran)
  • June Arechaga (6. postua altueran)
  • Aitana Molinuevo (7. postua altueran)
  • Asier Hierro (4. postua xabalinan Sub20)
  • Garazi Soto (9. postua 400 m eta 11. postua 400 m hesiak)
  • Alai Marimon (3 nulu altueran)
  • Irene Alberola (9. postua 100 m hesiak)

Klubetik atleta eta entrenatzaile guztiei zorionak eman nahi dizkiegu denboraldi osoan zehar egindako lan, esfortzu eta konpromisoagatik. Emaitzetatik haratago, txapelketa hauek gure atleten hazkunde deportiboa eta pertsonala erakusten jarraitzen dute, Barrutia A.E. pista barruan zein kanpoan hazten jarraitzen duelarik.

 
 

Utzi iruzkina