ATLETISMO FEDERATUA

Entrenamendu-talde guztiak Mendizorrotza Udal Kiroldegian (José Luis Compañón kalea, 1) aritzen dira. Instalazio honek modulu estalia eta aire zabaleko atletismoko pista bat ditu.

Hori dela eta, Udal Instalazioetako abonatua izatea ezinbesteko baldintza da. Abonuaren prezioa eta izapideak Vitoria-Gasteizko Udalaren webgunean kontsulta ditzakezu.

14 urtetik aurrera, Araban atletismoko praktika Arabako Atletismo Federazioak (AAF), Euskal Atletismo Federazioak (EAF) edo Espainiako Atletismo Federazioak (RFEA) babesten dute.

2027 DENBORALDIA (egutegi urtea)
MAILA JAIOTZE URTEA
16 urtez azpiko 2012-2013 (baimenarekin)
18 urtez azpiko 2010-2011
20 urtez azpiko 2008-2009
23 urtez azpiko 2005-2006-2007
Senior 1992 (35 urtebetetzearen eguna arte)-2004
Master Aurrekoa-1992 (35 urtebetetzearen egunetik)

LICENCIAS FEDERADAS

Es relevante conocer qué beneficios otorga la condición de atleta federado, y las diferencias entre la licencia autonómica y la nacional:

Irakurritakoa gustatzen bazaizu, baina zure kirola den zalantzan baduzu, urteko edozein unetan etor zaitezke ezagutzera, bat edo bi saiotara, inolako konpromisorik gabe. Horretarako ez da beharrezkoa Udal Instalazioetako abonatua izatea.

Bete ondorengo formularioa, eta gu zurekin harremanetan jarriko gara nola kudeatu azaltzeko.