2025eko aire libreko denboraldiari amaiera ematen diogu. Denboraldi luzea izan da, jarduera ugari eta maila bikaina utzi dizkiguna. Atleta bakoitzaren ahaleginak eta talde osoaren konpromisoak gure koloreak harrotasunez ordezkatu dituzte.
Orain, balantzea eginez, gure neska eta mutilen lorpen nagusiak gogoratzen ditugu, egindako lan bikainak etorkizunera begiratzeko indarra eta ilusioa ematen baitigu.
KLUBEN ARTEKO TXAPELKETAK
Euskadiko Klub Txapelketa 1. maila (Durango) maiatzak 10
Barrutia Atletismo Elkarteko neskek laugarren postua lortu zuten euskal kluben lehiaketako maila gorenean. Podium preziatua lortzetik puntu bakarrera geratu ziren.
Atleta guztiek euren alea jarri zuten emaitza horretan, baina honako portaera hauek azpimarratu behar dira: Sarai Larrinaga lehen postuan diskoan; bigarren postuak Ines Lauzirikak (hiruko jauzia), Urtza Agirrek (800 m), Noa Sanchok (3000 m) eta Sara Asenjok (pisua) eskuratu zituzten; eta hirugarren postuak María Otaduyk (martxa), Laura Garcíak (1500 m) eta Avril Gómezek (100 m hesiak) lortu zituzten.
Jardunaldia amaitzeko, gure betiko fidagarriak diren erreleboek azken ukitu bikaina jarri zuten. Bi erreleboek bigarren postuan amaitu zuten. 4×100-ean Avril Gómez, Celia Sáez, Eider Echevarria eta Maitane Nanclares aritu ziren; eta 4×400-ean berriz, Nagore Hernández, Marta Mirumbrales, Irune Hernández eta Urtza Agirre.
Espainiako Klub Txapelketa 1. maila
* 1. Jardunaldia (Gasteiz) apirilaren 26an
Lehen jardunaldian, gure neskek Oviedo At., Lleida Unió Atlètica eta Hiru Herriren aurka jokatu zuten. Eguraldiak ez zuen lagundu nahi bezainbeste: tarteka eurixka eta noizean behin haize-bolada gogorrak izan ziren; hala ere, Gasteizko taldeko zortzi atletak marka pertsonalak lortu zituzten.
Laura Bankó-k (100 metro hesi), Ines Lauzirikak (hiruko jauzi) eta María Iglesias-ek (altuera jauzi) lehen postua eskuratu zuten euren probetan. Halaber, 4×100 metroko taldeak garaipen erosoa lortu zuen, eta 4×400 metroko taldeak bigarren postu aipagarria.
Bestalde, Noa Sancho-k (3000 m lauak), Urtza Aguirrek (400 m hesi), Sara Asenjo-k (pisu jaurtiketa), Sarai Larrinagak (disko jaurtiketa) eta Iratxe Olazabal-ek (martillo jaurtiketa) hirugarren postua lortu zuten, bertako taldearentzat puntu baliotsuak gehituz.
Hala eta guztiz ere, emaitza horiek ez ziren nahikoak izan aurkarietako taldeetako bat gainditzeko, eta laugarren postu horrek egoera zail batean utzi zuen taldea mailari eusteko borrokan.
* 2. Jardunaldia (Manresa) maiatzaren 25ean
Oraingoan lehian izan ziren taldeak hauek izan ziren: Avinent Manresa, S.G. Pontevedra eta Del Sur Coop La Palma.
Jardunaldia Gasteizko taldearen hirugarren postu borrokatuarekin amaitu zen, eta horrek oso ondo kokatuko zuen azken jardunaldirako. Hala ere, aurkari baten erreklamazio batek, jardunaldia amaitu ondoren aurkeztua, talde gorriko atleta baten deskalifikazioa ekarri zuen. Horrek puntu bat kendu zion azken emaitzari, sailkapen orokorrean postu bat jaistea eraginez eta taldean zapore gazi-gozoa utziz.
Orokorrean, taldearen batez besteko errendimendua oso ona izan zen. Nabarmendu behar dira Sara Asenjoren lehen postua pisu-jaurtiketan (12,56 metroko marka pertsonal berriarekin), Laura Bankórena, ohikoa den bezala 100 metro hesietan nagusitasuna erakutsiz, eta Sarai Larrinagarena disko-jaurtiketan. Horrez gain, María Iglesias altuera-jauzian eta Ines Lauzirika hiruko-jauzian bigarren postuak lortu zituzten. Olaia Zatika, Tximista filialeko atleta, eta aipatutako Sarai Larrinaga hirugarren izan ziren hurrenez hurren, luzera-jauzian eta pisu-jaurtiketan.
Azkenik, bi errelebo-taldeek, 4×100 eta 4×400 metrokoek, bigarren postua lortu zuten.
* 3. Jardunaldia (Durango) ekainaren 15ean
Barrutia A.E.-ko nesken taldea bigarren postua lortu zuen, S.G. Pontevedra, UCAM Cartagena, Bidezabal edo Atletismo Celta bezalako taldeen aurretik.
Taldea oso egoera fisiko onean iritsi zen, eta hori frogatu zuten lortutako marka onek. Gainera, guztien batez besteko maila bikaina izan zen, probetan postu oso onak eskuratuz.
Laura Bankó (100 m lauak), Avril Gómez (100 m hesiak), Irune Hernández (400 m hesiak) eta Sarai Larrinaga (disko-jaurtiketa) bigarren postua lortu zuten euren probetan. Gainera, Avril eta Irune markak pertsonal berriak egin zituzten jardunaldia bukatzeko.
Olaia Zatika (luzera-jauzia), Ines Lauzirika (hiruko-jauzia) eta Sara Asenjo (pisu-jaurtiketa) hirugarren postua lortu zuten, azken sailkapenerako puntu baliotsuak gehituz.
4×100 eta 4×400 metroko errelebo-taldeek ere emaitza bikainak lortu zituzten. Lehenak hirugarren postua eskuratu zuen, eta 4x400ko lau neskek, final oso ikusgarri batean, beste zazpi taldeak erraz gainditu zituzten.
Ligako sailkapen orokorrean, Barrutia A.E.-k bere historian parte-hartzerik onena lortu zuen, hamalaugarren postua eskuratuz. Arrakasta hori, duela urte batzuk pentsaezina zirudiena, Barrutia A.E.-ren proiektua Lehen Dibisioan finkatzea ahalbidetu du, kategoria berean laugarren urtea bermatuz. Taldearen urte hauetako lanak fruitua eman du, eta horri Tximista Atletismo Taldea filialaren lana gehitu behar zaio; bi proiektu gazte eta ilusioz beteak.
EUSKADIKO BANAKAKO TXAPELKETAK
Euskadiko 18 eta 20 urtez azpiko Txapelketa (Donostia) maiatzaren 17an
Beste urte batez, Euskadiko 18 eta 20 urtez azpiko txapelketa batera egin zen.
20 urtez azpiko kategorian, nabarmendu ziren Avril Gómez 100 m hesietan eta Haritz Pacios 110 m hesietan. Lehena bere proba irabazi zuen 14.39 eko marka pertsonal batekin, eta bigarrena hirugarren postuan sailkatu zen 16.23 ko markarekin.
18 urte baino gazteagoen kategorian, Ander Camacho nagusitu zen 3000 m lauetan, Arabako 18 urtetik beherako errekorra hautsiz (8:35.04), errekor hori 1982 tik Antonio Peulak zuen. Bi aste geroago, atleta berak 5000 m lauetan Arabako 18 urtez azpiko errekorra ere hautsi zuen. Arabako beste atleta mitiko bati kenduz, Martín Fizi, hain zuzen ere, 1980 an ezarria zegoen marka hori.
18 urtez azpiko kategoriarekin jarraituz, Alazne Sanz hirugarren izan zen martillo-jaurtiketan, 26,83 metroko markarekin. Bestalde, Edurne de la Torre hirugarren sailkatu zen pertika-jauzian, 2,20 m-tako jauzi batekin. Jabalina-jaurtiketan, Ekain Hernándok hirugarren postua lortu zuen, 38,90 metroko markarekin, eta bere marka pertsonal onena ere lortuz. Azkenik, June Castro hirugarren postuan sailkatu zen hiruko-jauzian, 10,76 metroko markarekin, baita bere marka pertsonal onena ere suposatu zuena.
Euskadiko Sub-16 Txapelketa (Donostia) ekainaren 21ean
Txapelketa honetan, Eider Echevarría-Arteunek jardunaldi bikaina egin zuen bi probatan txapeldun izatea lortuz: 100 m lauetan 12.40ko markarekin eta luzera-jauzian 5,31 metroko jauziarekin. Gainera, 300 m lauetan hirugarren postua eskuratu zuen, 42.60ko markarekin.
Bestalde, Irene Alberolak hirugarren postuan amaitu zuen 100 m hesietan, 16.38 eta 16,44ko markak eginez.
Euskadiko Txapelketa Absolutua (Bilbo-Zorroza) ekainaren 28-29an
Taldeak asteburu bikaina osatu zuen Bilbo-Zorrozan jokatutako Euskadiko Txapelketa Absolutuan, hainbat domina eta marka pertsonal ugari lortuz.
* Lehen jardunaldia
Laura García azpitxapeldun izan zen 1500 m lauetan, 4:44.81eko denborarekin, eta bere marka pertsonalik onena ere lortu zuen. María Iglesias 3. izan zen altuera-jauzian, 1,60 metroko jauziarekin. Maitane Nanclaresek brontzea irabazi zuen 100 m lauetan (12.13). Pisuan, Sara Asenjok ere brontzea lortu zuen 11,99 metroko jaurtiketarekin. June Fernández de Pinedok 4. postua eskuratu zuen xabalinan (33,50 m), marka pertsonala hobetuz. 400 m hesietan, bai Urtza Agirrek (5.a, 1:02.51) bai Irune Hernándezek (6.a, 1:03.29) euren markak hobetu zituzten. Azkenik, emakumezkoen 4×100 erreleboak —Irune Hernández, Maitane Nanclares, Celia Sáez eta Ane Jauregui osatutakoak— Euskadiko txapeldun izan zen 48.04ko denborarekin.
* Bigarren jardunaldia
Sarai Larrinaga nagusitu zen diskoan, urrea irabaziz 43,40 metroko marka pertsonal berriarekin. Laura Bankó txapeldun izan zen 100 m hesietan: 13.33 semifinaletan eta 13.43 finalean. Hiruko jauzian, Ines Lauzirikak brontzea lortu zuen 11,54 metroko jauziarekin. Lucía García 5.a izan zen 800 m lauetan (2:17.06), marka pertsonala hobetuz. Azkenik, 200 m lauetan, Marta Mirumbrales 6.a sailkatu zen: 25.34 marka pertsonala semifinaletan eta 25.54 finalean.
TXAPELKETA NAZIONALAK
Espainiako Federazio Autonomikoen arteko 18 urtez azpiko Txapelketa (Palafrugell, Bartzelona) ekainaren 22an
Palafrugellen jokatu zen Espainiako Federazioen arteko 18 urtetik beherako txapelketa, eta gure atletak, Noa Sancho eta Ander Camacho, Euskadiko selekzioa ordezkatzeko hautatuak izan ziren.
Noak 3000 m oztopoko proba bikaina egin zuen, hirugarren postuan helmugaratuz eta horrela 15 puntu oso garrantzitsu eman zizkion selekzioari. Egin zuen marka (7:15.51) bere historian bigarren onena izan zen, eta horrek erakusten du gure ordezkariaren maila bikaina.
Bestalde, Anderrek 3000 m lauetan parte hartu zuen eta zortzigarren postu duina eskuratu zuen, 10 puntu gehituz Euskadiko selekzioaren kontura. Horrela berretsi zuen bere azken bi markek (3000 m – 8:35.04 eta 5000 m – 14:54.13) erakusten zuten sasoi bikaina, biak ere Arabako 18 urtez azpiko errekorrak.
Noaren eta Anderren puntuei eta euskal ordezkaritzako gainerako kideen ahaleginari esker, Euskadiko selekzioak zazpigarren postu bikaina lortu zuen taldeka txapelketan.
Espainiako 23 urtez azpiko Txapelketa (Badajoz) uztailaren 5-6an
Badajozera lau atleta joan ziren klubetik, euren onena emateko asmoz.
Etxebarriko Sarai Larrinagak izan zuen parte-hartzerik nabarmenena, diskoan laugarren postua lortuz bere seigarren jaurtiketari esker, eta aldi berean Bizkaiko errekor absolutua ezarriz 44,90 metrotan.
Bestalde, Sara Asenjok zazpigarren postuan amaitu zuen pisu-jaurtiketako proba. Aulestiarra 11,77 metroraino iritsi zen; denboraldi honetan lortutako 12,56 metroetatik urrunago bada ere, sasoiari amaiera bikaina eman zion.
Sprinterren artean, ordezkari izan genituen Urtza Agirre eta Maitane Nanclares.
Lehenak bi probatan hartu zuen parte: 400 m lauetan eta 400 m hesietan. Ondarrutarrak bietan hamaikagarren postua errepikatu zuen, bere marka pertsonaletatik gertu eta jarrera bikaina erakutsiz.
Bestalde, Maitane Nanclares gasteiztarrak 17. postua eskuratu zuen 100 m proban. Finalaurreko atarian kanpo geratu zen, postu bakarra faltan. Egun onena ez izan arren, aste bat geroago Donostian marka pertsonal berria lortu zuen (12.00).
18 urtez azpiko Espainiako Txapelketa (Castellón) uztailaren 5-6an
Castellón izan zen gure bi 18 urtez azpiko atleten, Ander Camacho eta Noa Sanchoren, estatu mailako txapelketaren egoitza. Biak marka pertsonal bikainak eginda iritsi ziren hitzordura.
Camachok berriki Arabako 18 urte baino gazteagoen errekorra hautsi zuen 3000 metroetan (8:35.04), balio handiko lorpena, aurreko marka Antonio Peulak baitzuen. Txapelketa honetan, ordea, ezin izan zuen maila bera erakutsi eta 8:59.84ko denborarekin hamaikagarren postuan geratu zen. Azpimarratzekoa da, oro har, proba hauek lasterketa taktiko bihurtzen direla, eta finaletako markak ez direla hain ikusgarriak izaten.
Bestalde, Noaren parte-hartzea hamabigarren postuarekin amaitu zen, 7:21.76ko denborarekin 2000 m oztopoko proban. Txapelketara 7:11.05eko marka pertsonalarekin iritsi zen, eta hori ezin izan zuen errepikatu; horrek aukera emango zion postu hobea lortzeko. Dena den, marka horrek Arabako 18 urtetik beherako errekor berria ezartzen du distantzia horretan, bere klubeko kide den María Ortiz de Pinedori kenduz. Beraz, lan bikaina egin du Sanchok denboraldi honetan.
16 urtez azpiko Espainiako Txapelketa (Xixón) uztailaren 12-13an
Xixonen jokatu zen Espainiako 16 urte baino gazteagoen txapelketa, eta gure ordezkari Eider Echevarría-Arteun izan zen bertan. Asteburua haizetsua izan zen, eta gainera 100 metroko lasterketaren azken zuzeneko haizea aurkakoa izan zen.
Eiderrek Espainiako seigarren postua lortu zuen, 12.61eko markarekin. Oso marka ona izan zen, kontuan hartuta aurkako haize gogorra izan zuela (-1,4 m/s).
Sailkapenetan hirugarren izan zen, hurrengo errondara igarotzeko nahikoa. Finalaurrekoetan, ordea, bere lasterketan lehen lau postuen artean sailkatu behar zuen finalera pasatzeko. Eta hor Eiderrek bere onena atera zuen, 12.55eko marka eta laugarren postuarekin finalera sailkatu zen. Azken lasterketan, aurretik aipatu bezala, aurkako haizea oso indartsua izan zen eta ez zen marka handirik egin ahal izan, baina hala ere gure atletak lortutako seigarren postua bikaina izan zen, eta txapelketarako aurreikusitako itxaropenak gainditu zituen.
20 urtez azpiko Espainiako Txapelketa (Villafranca de los Barros) uztailaren 26-27an
Gure atleten artean beste batek Badajozeko probintziara itzuli zen bere denboraldiari amaiera bikaina emateko. Helburu horrekin, hesi jauzilaria Avril Gómez finalera iritsi zen eta bosgarren postu aparta lortu zuen, podiumeko hirugarren postutik hamarren bakarrera geratuz.
Gasteiztarrak larunbat goizean hasi zuen txapelketa, sailkapeneko bere txandan bigarren postua eskuratuz. 14.26ko marka bikaina egin zuen, eta horri esker igandean jokatuko zen finalaurrekora sailkatu zen.
Finalaurrekoan, bere marka pertsonalik onena lortu zuen: 14.03. Denbora horri eta lasterketako hirugarren postuari esker, finalera sailkatu zen.
Igandean, 13:00etan, Espainiako 20 urte baino gaztetxoen txapeldun berria erabakiko zuen lasterketako irteera-tiroa jo zen. Proba horretan, Avril-ek beste marka bikain bat egin zuen, 14.05, eta bosgarren postua eskuratu zuen.
Hungariako Txapelketa Absolutua (Budapest) abuztuaren 2-3an
Denboraldiko azken txapelketa nazionalean Laura Bankó, Espainiako bi aldiz txapelduna izandakoa, izan genuen parte-hartzaile. Oraingoan, ordea, Budapesten (Hungaria) lehiatu zen, bere nazionalitate bikoitzari esker. Izan ere, Espainiako eta Hungariako txapelketak data berean egiten ziren, eta Laurak azken honetan parte hartzea erabaki zuen.
100 m hesietako finalaurrekoan lasterketa apala egin ondoren, 13.45eko denborarekin eta bigarren postuan sailkatuta finalerako pasea lortu zuen.
Finalean, laugarren hesian egindako akats batek domina eskuratzeko eta marka handi bat egiteko aukeratik kanpo utzi zuen. Azkenean, laugarren postuan amaitu zuen, “txokolatezko domina”-rekin konformatu beharrean.
UNIBERTSIADEA – FISU (WORLD UNIVERSITY GAMES SUMMER)
Unibertsitateko Munduko Txapelketa (Bochum, Alemania) uztailaren 21-27an
Gure klubeko ikur eta atleta nagusia, Laura Bankó, Bochumen aurkeztu zen sasoi betean eta 100 m hesietan paper bikaina egiteko gogoz. Eta hala izan zen: finalera iritsi eta zortzigarren postua lortu zuen, Europako zein mundu mailako atleta onenetako batzuekin aurrez aurre lehiatuz.
Sailkapenetan eta finalaurrekoan hirugarren postuan helmugaratu zen, 13.13 eta 13.08ko markak eginez hurrenez hurren. Azken hau bere marka pertsonalik onena izan zen orain arte, eta final handi horretarako txartela eman zion.
Finala zail eta zorrotza aurkeztu zen, eta 13.19ko denborarekin 8. postuan amaitu zuen. Bere hitzetan, “aurreko bi lasterketen ondoren erabat nekatuta nengoen”.
Esan erraza bada ere, munduko zortzigarren postua lortzea lorpen handi eta ausarta da, domina baten parekoa.