ATLETISMO ESKOLA

Entrenamendu-talde guztiak Mendizorrotza Udal Kiroldegian (José Luis Compañón kalea, 1) aritzen dira. Instalazio honek modulu estalia eta aire zabaleko atletismoko pista bat ditu.

Hori dela eta, Udal Instalazioetako abonatua izatea ezinbesteko baldintza da. Abonuaren prezioa eta izapideak Vitoria-Gasteizko Udalaren webgunean kontsulta ditzakezu.

Arabako Foru Aldundiak atletismoko eskolaz kanpoko jarduera 6 urtetik 13 urtera bitarteko (biak barne) eskola-kirol programaren barruan hartzen du.

2025-26 DENBORALDIA (ikasturtea)
MAILA JAIOTZE URTEA
Prebenjamina 2018-2019
Benjamina 2016-2017
Alebina 2014-2015
Infantila 2012-2013

Barrutia A.E.n eskolaz kanpoko jarduera hau bi hizkuntzatan eskaintzen dugu: gaztelaniaz eta euskaraz.

Eskola Kirolaren barruan, Vitoria-Gasteizetik kanpoko lehiaketetara joatea eta kirol-istripuetarako asegurua Arabako Foru Aldundiak ematen ditu.

Irakurritakoa gustatzen bazaizu, baina zure kirola den zalantzan baduzu, urteko edozein unetan etor zaitezke ezagutzera, bat edo bi saiotara, inolako konpromisorik gabe. Horretarako ez da beharrezkoa Udal Instalazioetako abonatua izatea.

Bete ondorengo formularioa, eta gu zurekin harremanetan jarriko gara nola kudeatu azaltzeko.